Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

herri

iz. Gizaki multzo jakin bat bizi den lurraldea; beste ezaugarriren batek mugatzen duen lurraldea. || Lagunartean eta lurralde jakin batean bizi diren, eta elkarrekin hainbat ohitura eta erakunde dituzten gizakien multzoa. ik. aberri. Euskal Herriak, herri den aldetik, ez du aldaketa hori bereganatu. Herrien Europaren alde. Herrik bere lege, etxek bere aztura (esaera). || Herri-min. ik. min. || (Mugatua). Herria, aberriaren gorpuztzat hartua. Aginpidea herrian datzala. || Herriaren gehiengoa (goi-klaseei edo talde landuei aurrez aurre). ik. herrikoi. Herriaren ahotik jasoa. Herri xehearen ustean. || (Hitz elkarketaren lehen osagai gisa). Herriari dagokiona; askotan, goi mailakoa edo landua ez den herri alderdiari dagokiona. ik. herrikoi. Herri demokrazia. Herri kantak. || Herri erakundeei dagokiona; herritaren multzoarena edo multzoarentzat dena. Herri agintaritza. Herri lanak. Herri eskolak eta eskola pribatuak. || Herri jakin bat bizi den lurraldea. ik. herrialde. Gure herrian izan den filosoforik bikainena. Itsuen herrian okerra errege. Goazen beste herrira, han ere txakurrak dira (esaera). || Beste ezaugarriren batek mugatzen duen herrialde edo lurraldea. Hegoaldeko herri beroetan. Negar herri honetan. || Eskualdea. || Hiri txikia, auzoak baino garrantzi handiagoa duen etxe edo bizilekuen multzoa; herri hizkeran, hiria. Herriko alkate jauna. || Delako herri bat, dagozkion auzo eta lurraldeekin. Orozko herri handixkoa bere bailararekin. || Hiri edo herri bateko biztanleen multzoa. Arrasateko herri, apaiz eta agintariak. || Delako hiri edo herria erakundetzat hartua. Herri agintariak. Herri basoak: herriarenak, udalarenak direnak, auzo basoak. || Herrikidea. Zu eta ni herri gara.  || Herri(-)errepublika. Aljeriako Herri Errepublika Demokratikoa. || Herri(-)gizon. Herriaren onari begiratu behar dio herri gizonak. || Herriko etxe. Udaletxea. || Herriko mutil, herri mutil. Amabia, udaleko enplegatua. ik. herrizain. || Herri(-)lan. Herri garraioak eta herri lanak zergekin ordaindu. || Herri(-)zerbitzu. Zerbitzu publikoa.