Hermafrodita
Mit. Hermes eta Afroditaren semea. Ninfa bat maitemindu zitzaion, hain eder ikusirik, Kariako aintzira batean bainatzen ari zela; gazteak gaitzetsi zuen baina, hala ere, berari lotu zitzaion ninfa betiko, eta jainkoei eskatu zien beren gorputzak bat egin zitzaten. Haren eskaria entzunik, jainkoek bi gorputzak batu zituzten eta izaera bikoitzeko pertsona sortu zen.