heriotzorri
iz. Bot. Apozinazeoen familiako zuhaixka, sasi modura hazten dena, 2-4 m luzea (Nerium oleander). Erramuaren antzeko hosto berde gogorrak eta iraunkorrak izaten ditu, tamainaz harenak baino luzeagoak. Loreak, arrosa kolorekoak, zuriak, gorriak edo horiak izan ditzake, bost hosto txikikoak. Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten da. Zurtoinetan eta hostoetan bihotza gerarazten duen gai pozoitsu bat du.