Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herkulano

(Gaur egun, Ercolano). Campaniako antzinako hiria, Napolitik hego-ekialdean, Vesuvio sumendiaren oinetan. Elezaharren arabera, Heraklesek sortua zen. Oskoen, etruriarren eta samniten mende egon ondoren K.a. 89an Erromak beretu zuen. K.o. 79an Vesuvio sumendiaren laba isuriak hiri osoa bere azpian hartu zuen. XVIII. mendean aurkitu zuten berriro hiria. Orduan hasitako indusketa lanak XIX. mendean jarraitu ziren, metodo zehatzik gabe, hala ere. 1927an hasi ziren benetako zientzia ikerketak. Dozena bat hektareako hiria ageri da, 5.000 biztanle inguru izan zitzakeena. Etxeak, termak, palestrak, antzokia eta beste hainbat ondo kontserbatu dira. Margolanak, mosaikoak eta arte gauzaki asko Napoliko museo nazionalean daude.