Herbig, George Howard
Estatubatuar astronomoa (Wheeling, 1920). Kaliforniako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Los Angelesko eta Berkeleyko campusetan. Wilson, Palomar eta Yerkes behatokietan behaketak egin ondoren, lanpostua lortu zuen Lick behatokian. 1988an Hawaiiko Unibertsitatera joan zen, izar arteko zerrenda lausoak aztertzera. Izar gazteen, izarren sorreraren eta izar arteko inguruneari buruzko azterketa espektroskopikoen inguruko lanengatik da batez ere ezaguna. H-alfa emisio objektuak, T Tauri izarrak, eta izar berezi asko aurkitu eta ikertu ditu. Berak eta Guillermo Harok, zeinek bere aldetik, Herbig-Haro objektuak aurkitu zituzten, izar gazteei lotutako halako gas hodei batzuk. Herbigek frogatuta utzi du loturaren bat badagoela izar gazteetan litio ugaritasunaren eta adinaren artean, eta espektro mota desberdineko izarren errotazio abiadura ikertzen aritu da.
- herbalki
- herbaltasun
- herbaltze
- herbeheretar
- Herbert, Zbigniew
- Herbig, George Howard
- Herboso
- Herboure
- Herburger, Günter
- Herburu
- Herkulano