herdoil
iz. Burdin oxido hidratatu gorrixka, aireko hezetasunaren eraginez burdinaren azalean eratzen dena, ugerra. || Landareetan onddo bizkarroiek sortzen dituzten orbanak ezaugarri dituzten eritasunen izena, ugerra. || Gauzetan itsasten den zikina. || Herdoil orbana. v Kim. Burdina erabat garbia ez denean eta hezetasunaren eragina izaten duenean inguruan sortzen zaion geruza, erraz kentzen dena eta itsaskorra ez dena. Herdoila oxido hidratatua da, karbonato basikoa duena. Burdina barne barneraino jaten du. Burdina herdoilaren kontra babesteko metalezko (zinka eta eztainua) edo pinturazko (minioa edo burdina oxidoa) geruzaz estaltzen da. v Herdoil onddoa. Bot. Onddo bizkarroia, landareetan herdoila sortzen duena. Heterobazidiomizetoen azpiklasekoak dira. ik. uredinale.