Herder, Johann Gottfried
Alemaniar filosofo eta idazlea (Mohrunge, Sortaldeko Prusia, 1744 - Weimar, 1803). Königsberg-en ikasketak eginik Kanten ikaslea izan zen, gero maisuaren ideietatik aldendu bazen ere. Ministro protestante egin zen. Frantziara egindako bidaian entziklopedistak ezagutu zituen (1764). Mintzairaren eta literaturaren inguruko gogoeta eginik, herriaren sena goretsi zuen eta literatura nazional baten premia azaldu zuen. Ideia horiek eragin garbia izan zuten Goetherengan eta Sturm und Drang mugimenduaren eraketan. Europako herri kantak (Volkslieder, 1778-1779) bildu, itzuli eta argitaratu zituen. Filosofia historiko alemaniarrari hasiera eman zion bere obra kritikoetan. Bertan, giza zibilizazio motak ikertzen ditu, herrietako hizkuntzak eta kulturak, ingurugiroaren eta testuinguru historikoaren arabera aztertuta: Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua (1770, Abhandlung über den Ursprung der Sprache); Gizadiaren historiaren filosofiari buruzko ideiak (1784-1791, Ideen zur Philosophie der Geschichte der Menschheit); Gizadiaren aurrerapenari buruzko gutunak (1793-1798, Älteste Urkunde des Menschengeschlechts)
- Herboso
- Herboure
- Herburger, Günter
- Herburu
- Herkulano
- Herder, Johann Gottfried
- herdoil
- herdoildu, herdoil(du), herdoiltzen
- herdoildura
- herdoilezin
- herdoilgaitz