heraldika
iz. Armarriak aztertzen dituen jakintza. v Hist. Historiaren adar bat, armarrietan irudien bidez agertzen diren antzinako gertaerak aztergai dituena. Zatietan edo eremuetan banatuak eta irudiz osatuak izaten dira armarriak. Bertan erabiltzen diren koloreak edo esmaltek urrea eta zilarra, urdina, gorria, morea, beltza eta berdea dira. Gurutzaden garaian sortu ziren armarriak, eta Erdi Aro osoan erabili ziren. Armarria oinordekotzan har zitekeen familiaren ondasuna zen.