Heras, África de las
Espainiar espioia (Ceuta, 1909 - Mosku, 1988). Madrilen egin zituen ikasketak, baina 1923an Melillara joan behar izan zuen, hara bidali baitzuten bere aita, zigortuta, ideia liberalak zituelako eta Primo de Riveraren aurka zegoelako. 1932an, Madrilen, ehundegi batean hasi zen lanean, Alderdi Komunistako kide egin zen, eta Asturiasko meatzarien matxinadan parte hartu zuen. Espainiako Gerra Zibilean, Espainiako espioi sobietarren buru Alexandr Orloven gidaritzapean aritu zen. Dirudienez, Leon Trotski buruzagi boltxebikearen atxiloketan parte hartu zuen, hura Mexikoan zela, Stalinek deportaturik. 1939-1941 bitartean, Moskura joan zen, eta Errusiako Espioi Zerbitzu Federalaren aginduetara jari zen, Maria Pavlovna izena hartuta. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Segurtasun Komisariotzako kide gisa, atzerrira bidali zuten, Patria izena hartuta. Berlinen izan zen, Parisen, Espainian eta Uruguain. Azken herrialde horretan jarri zen bizitzen, eta legez kanpokoen (babes diplomatikorik gabeko espioiak) taldearen arduradun izendatu zuten Hispanoamerika eta Europarako. 1956an Giovanni Antonio Bertonirekin ezkondu zen, Moskuko buruzagiek hala aginduta. Senarra hil zenean, Errusiara itzuli zen.
- Herakleia
- Heraklida
- Heraklide Pontokoa
- Heraklito
- heraldika
- Heras, África de las
- Hérault
- Hérault
- herbal
- herbaldu, herbal(du), herbaltzen
- herbalkeria