Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herakles

Mit. Greziar mitologiaren heroia, erromatarrek Herkules izenez ezagutu zutena. Alzide zuen jatorrizko izena, eta Zeus eta Alkmenaren semea zen. Gorputzaren indarra du ezaugarri. Sehaskan zegoela bi suge ito zituen besoen artean, eta 12 urte zituela hamabi egitandi egin zituen: Numeako lehoia ito; Lernako hidra hil; Erimantoko basurdea harrapatu; Arkadiako basahuntza lasterketan lotu; Kretako zezena menderatu; Teseo infernuetatik atera, etab.