Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Heraklida

Mit. Heraklesen hirurogeita hamar semeetako bakoitza eta, oro har, heroi haren ondorengoa. v Doriarren buruzagiak Hiloren, Heraklesen eta Deianiraren semearen ondorengoak omen zirela eta, Peloponesoren konkista Herakliden itzulera deitu izan zen (Euristeok Heraklesi Argolida kendu baitzion bere garaian). Antzinateko leinu askok heraklidatzat zuten beren burua: Mazedoniako erregeak, Lidiakoak, Sirakusako tiranoak, Erromako tarkiniarrak, etab.