Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

henry

iz. Elektr. Induktantzia elektrikoaren banakoa Giorgi sisteman. Bi zirkuitu elektrikoen artean henry bateko indukzioa sortzen dela esateko, zirkuitu batean intentsitatea aldatu egin behar da anpere bat segunduko, eta bestean 1 volteko indar elektro-higikorra sortu. Hori dela eta, henry banakoaren dimentsioak ohmio-metroak dira. Baditu azpimultiplo batzuk: milihenrya (10-3 henry) eta mikrohenrya (10-6 henry).