Henscheid, Eckhard
Alemaniar idazlea (Amberg, 1941). Filologia eta kazetaritza ikasketak egin zituen Munichen. Aldi berean, musika ikasten hasi zen. Denboraldi batean pintura ikasten ere aritu zen, eta erredaktore izan zen Regensburg-en. 1970etik aurrera egunkari eta aldizkari askotan idazten hasi zen, eta “Frankfurt-eko Eskola Berria” deritzana sortu zuen, Horkheimer eta Adornoren teoria kritikoa aztertzeko, besteak beste. Era askotako generoak landu zituen, baina bere obraren parte bat baizik ez da sartzen eskola horren ildoan, satirak, parodiak eta pasadizoak batez ere: Wie Max Horkheimer einmal sogar Adorno hereinlegte (1983, Nola Max Horkheimer-ek Adorno bera hasarrarazi zuen behin), Erledigte Fälle (1986, Auzi erabakiak), TV-Zombies (1987, Telebistako zonbiak), Standardsituationen (1988, Egoera estandarrak). Bere hitz lauzko gainerako lanetan Jean Paul edo Dostoiewski idazleen umorezko obren ildoari jarraitu zion.