Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hemorroide

iz. Med. Uzkiaren kanpoaldeko edo heste larriaren muturreko odol hodien hantura; mina, erredura, hazkura eta odol jarioa ditu ezaugarritzat. Hemorroidearen eragileak dira, besteak beste, idorreria, denbora luzean eserita egotea, jan-edate ugariak egitea, etab; haurdunaldian ere sortzen dira maiz hemorroideak. Zenbait sendagairen eta jan neurri egokiren bidez, eta minbera dagoen aldea garbi zainduz, arin daiteke hemorroideak sortzen duen kaltea, eta, gainera, hemorroideak handi ez daitezen laguntzen du, baina kirurgia da hemorroidea behin betiko kentzeko biderik hoberena.