Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hemon

(Gr. Haimos). Mit. Antzinako grekoen mitologian Krikonte-ren semea eta Antigonaren senargaia. Antigona Kreonte-ren aginduei men ez egiteagatik heriotzara zigortu zutenean, Hemonek, etsimenak harturik, bere buruaz beste egin zuen.