Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hemopoiesi

iz. Med. Odoleko zelulen sortze prozesua. Odola etengabe berritzen ari da eta, hemopoiesiaren bidez, hiltzen edo zahartzen diren adina eritrozito, leukozito eta plaketa sortzen dira. Egunero, hezurmuinean, 900 biloi hematie eratzen dira gutxi gorabehera. Hezurmuin gorrian, globulu gorriez gainera, gune askotako leukozitoak eta plaketak sortzen dira; ganglio linfatikoetan eta barean linfozitoak eta monozitoak; azken hauek endotelio sarearen edozein lekutan ere sortzen dira.