Hawkins, John
Ingeles pirata eta almirantea (Plymouth, 1532 - Puerto Rico, 1595). Esklabo salerosketan ibilitako lehen ingelesa (1562). Ameriketarako bidaia egiten zuten Espainiako itsasontzi espainiarrei zein kostaldeko hiriei erasotzen zien. Drakerekin batera, ingelesen aginpidea ezarri zuen mundu zabaleko itsasoetan. 1588an, ontzi bat bere kargu zuela, Espainiako Armada Garaitezinaren hondamendian esku hartu zuen. 1590ean Portugalerako espedizioaren buru izan zen, Frobisher-ekin batera. Lau urte geroago, Kanarietako uharte batez jabetu nahi izan zuen, Drake lagun harturik; helburu hori bete ezinik, Antilletara jo zuen gero. Puerto Ricon hil zen.