Havilland, Olivia
Estatu Batuetako zinema antzezlea (Tokio, 1916). Antzerkian egin zuen lan 1935. urtean zinema antzezle hasi zen arte. Bere lehen filmetan, M. Curtiz izan zuen zuzendari eta Errol Flynn film lagun: Captain Blood (1935), The charge of the light brigade (1936), Robin Hood (1938). Antzerkigintzarako dohaia erakutsi ahal izan zuen The snake pit (1948) eta The heiress (1949) filmetan; azken honetan egindako lanagatik oskarra irabazi zuen. Geroko lanen artean, aipatzekoa da R. Aldrich-en Hush, hush, swett Charlote (1964).
- hauxe
- Hauze
- hauze
- Havel, Vaclav
- Havelange, João
- Havilland, Olivia
- Havre, Le
- Hawaii
- hawaiiar
- hawaiiera
- Hawke, Bob