Havel, Vaclav
Txekiar politikari eta idazlea (Praga, 1936). Antzerki lanetan gaur egungo gizartearen zentzugabetasuna salatzeagatik nabarmendu da. Harenak dira Zahradní slavnost (1963, Festa jardinean), Ztízená moznost soustredení (1968, Kontzentratzeko zailtasunak), Audientzia (1975), eta Longo Desolato (1985) antzerki lanak. «Pragako Udaberrian» parte hartu zuen, eta hori zela eta mehatxuak eta debekuak izan zituen. 1977an «77en gutuna» izeneko gobernu komunistaren kontrako salaketa mugimenduan parte hartu zuen eta kartzelan sartu zuten. Urte askoz giltzapeturik egon ondoren, Txekoslovakiako lehendakari izan zen 1989-1992 bitartean, eta Txekiakoa 1993tik 2003ra. Bere agintaldian Varsoviako Ituneko kide ohiak NATOn sartzeko aukera izan zezatela defendatu zuen. 1994an, Askatasunaren aldeko Domina jaso zuen, demokraziaren eta etnien arteko bakearen alde egindako lanarengatik. 1997an, Komunikazio eta Humanitateetako Asturiasko Printze Saria jaso zuen.
- hautu 2
- Haux
- hauxe
- Hauze
- hauze
- Havel, Vaclav
- Havelange, João
- Havilland, Olivia
- Havre, Le
- Hawaii
- hawaiiar