Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hamilton, William Rowan

Irlandar matematikaria eta astronomoa (Dublin, 1805 - Dunsink, Dublin ondoan, 1865). Umetatik adimen harrigarria erakutsi zuen. Dublingo Trinity College-ko astronomia departamentuko buru izan zen. Optika geometrikoa eta dinamika landu zituen; gero aljebrari ekin eta zenbaki konplexuen teoria sortu zuen (1833). Berak azaldutako kuaternioen teoria-gatik da batez ere ezaguna; teoria horren bidez zenbaki konplexuak espazioan adierazteko kalkuluak erraztu ahal izan zituen (1843). Bektore hitza ere Hamiltoni zor zaio, baita bektore-eragiketei buruzko teoria ere. Halaber, garrantzi handiko lanak egin zituen beste zenbait alorretan ere: bosgarren mailako ekuazioen ebazpena, optikan eta dinamikan. v Hamilton-en hastapena. Fis. Hastapen honi eragite txikienaren hastapena ere esaten zaio. Sistema mekaniko higikor batean, bi aldi uneren artean mugaturiko integralaz adierazten da hastapen hau:       



L Lagrange-ren funtzioa da, q koordenatu orokortua, t denbora eta q0 lastertasun orokortua. v Hamilton-en funtzioa. Fis. Funtzio hau H sinboloaz adierazten da, eta Hamilton-ena esaten zaio. Mekanika analitiko klasikoan, n, qi koordenatu orokortu eta n, pi momentu dituen formula da:



pi, i-garren partikularen momentua, q0i, qi koordenatu orokortuaren deribatua eta L Lagrange-ren funtzioa delarik. Hamilton-enak mekanika analitikoaren oinarri diren higiduraren ekuazio kanonikoak edo Hamilton-en ekuazioak betetzen ditu.