Hamilton, Thomas
Eskoziar militarra eta idazlea (Glasgow, 1789 - Pisa, 1842). Iberiar Penintsulan ibili zen Napoleonen aurkako gerraren garaian, eta Euskal Herriari buruzko berri interesgarriak eskaintzen dituen Annals of Peninsular campaigns, from 1808 to 1814 (Penintsulako ekinaldietako kronikak, 1808-1814 bitartean. Edinburgo, 1827) liburua eman zuen argitara.