Hamilton, David
Britainiar argazkilaria (Londres, 1933). Hainbat moda aldizkaritako zuzendari artistikoa izan ondoren, argazkilaritzari heldu zion. Hamar argazki liburu, hiru album, hiru film, bost film labur eta erakusketa asko egin ditu. Paisaiak eta erotismo leuna deritzona (neska gazteen argazkiak, batik bat) dira bere obraren ardatzak.