Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

haiku

iz. Lit. Japoniako literaturako olerki mota, 5-7-5 silabako lerroetan antolatutako 17 silabek osatua. Renga izeneko olerkiak dira haiku-en oinarrian. Deskribapen objektiboa egiten dute haiku idazleek beren lanetan, baina irakurlearengan zirrarak eragitea izaten da deskribapen horren azken helburua. Buson (XVIII. mendekoa), Kobayashi Issa eta Masaoka Shiki (XVIII-XIX. mendekoak) dira haikua landu duten idazle nagusiak.