Haig, Alexander Meigs
Estatubatuar jenerala (Filadelfia, 1924). Etxe Zuriko idazkari nagusia Richard M. Nixon lehendakariaren agintaldian, NATOko buruzagi nagusia 1974-1979 bitartean, eta estatu idazkari 1981ean. West Point akademia militarrean egin zituen ikasketak, eta soldadu izan zen Japonian, Korean eta beste zenbait herrialdetan. 1962-1965 bitartean zenbait kargu izan zituen defentsa sailean. 1966 eta 1967 urteetan Vietnamen izan zen. 1969an Henry Kissingerren aholkulari militar izendatu zuten, eta nazioaren segurtasunerako arazoetan lagundu zion lehendakariari. 1972an jeneral izendatu zuten, eta hurrengo urtean Etxe Zuriko idazkari nagusi, Richard M. Nixon zela lehendakari. 1974-1979 bitartean NATOko buruzagi nagusi izan zen Europan. 1981ean Estatu Batuetako lehendakari Ronald Reaganek estatu idazkari izendatu zuen, baina hurrengo urtean dimititu egin zuen. Estatu Batuetako estatu idazkaritza bere gain izan duen bigarren buruzagi militarra izan da, George C. Marshalen ondotik.
- haidorki
- haidortu, haidor, haidortzen
- haidortze
- haiduk
- Haifa
- Haig, Alexander Meigs
- Haika
- haikatu, haika, haikatzen
- haikatze
- haiku
- Haile Selassie