hain
Halako mailan. Erkaketaren oinarria agerian adierazten ez denean erabiltzen da; berez hirugarren pertsonari dagokio. Bestalde, adizlagun edo adjektibo (edo –(e)ko-ren bidez eratutako izenlagun) bati dagokio, nolakotasunari alegia, eta, berez, hauen aurre aurrean ezartzen da beti. Adjektiboa dagokion izenarekin agertzen denean, delako izenaren aurre aurrean ezartzen da hain, beti nolakotasuna adierazten duela. Zerk zakartza hain estu eta larri? Ez da egundaino hain emakume ederrik sortu. || Berez honen, horren… eskatzen duten testuinguruetan ezar daiteke, baina ez alderantziz. Ez nuen uste hain aberatsa nintzenik. || Hain… non, eze, ezen. Hain gaizki mintzatzen zen euskaraz ez geniola ezer ulertzen. || Aditz nagusia izan (edo egon…) denean, hain eta predikatuaren artean ezar daiteke. Haren begiek izarrak dirudite, hain ditu argiak. || (Aditzari dagokiola). ik. hainbeste. Pierresek fedea hain zuen hedatu, non enperadorea baitzen asaldatu. || Hain… nola. ik. bezain. Ez litzateke euskara hain labur eta eskas nola munduak uste baitu. || Hain gutxi. (Ezezko esaldietan). Ezta ere. || Ez… hain laster… non. Ez da hain laster hurbiltzen etxera non baitoakio aita aitzinera: etxera hurbiltzen den unean bertan doakio aita aitzinera. || Hain modutan… (e)ze. Halako eran… non. ik. hala… non. || Hain zuzen (ere). Esaten denari edo erabiltzen den argudioari nolabaiteko indarra emateko, adierazten dena azpimarratzeko edo biribiltzeko erabiltzen da. Eta horixe gertatu zen hain zuzen.