haiduk
iz. Etnogr. 1605. urtearen inguruan Theiss ibaiaren ezkerraldeko ertzean bizi ziren leinu hungariarrek osatutako taldea. Borrokalariak ziren eta turkiarren aurka aritu ziren XV. mendetik XIX.a arte. Talde honek feudalismoaren kontra jardun zuen batez ere, eta haiduk asko Alemanian, Suedian, eta beste herri batzuetan ibili zen soldatapeko soldadu gisa. Garrantzi handia izan zuten Serbiako lehenengo nazio matxinadan (1804-1813) eta errusiarren eta turkiarren arteko gerran (1877-1878).