Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gurpil

iz. Pieza biribila eta laua, loditasun txikikoa, ardatz baten inguruan biraka dabilena; bereziki, ibilgailuek higitzeko dituztenetako bakoitza. v K.a. 2000. urte ingurukoak dira aurkitu diren lehenengo gurpilak. Antzina zurezkoak izaten ziren; geroago burdinazko erdigunea eta ardatz labainak ezarri zizkieten, eta zuraren inguruan burdinazko uztai leuna, gurpila hobeki bira zedin. Erdi Arorako aurreramendu asko izan ziren eta garai hartan erabiltzen ziren hiru energia iturriak (animaliak, haizea eta ura) gurpilari esker erabiltzen zituzten. Industria iraultzan tresna asko egiteko erabili zen gurpila eta berebiziko garrantzia izan zuen, biraketa mugimendua kontrolatzeko aukera ematen baitu. v Gurpil horztuna. Kanpoaldean hortzak dituena, engranajeetan erabiltzen dena. v Gurpil librea. Mekanismo propulsorearekin lotua egonik, gurpila libreki bira dadin mekanismo horretatik askatzen dena. v Gurpil planetarioa. Gurpil horztuna, ertzean pinoi satelite batzuk ezartzen zaizkiona; autoen diferentzialaren mekanismoetako bat da. v Gurpil hidraulikoa. Isurkarien mekanikan, ur korronte baten indar bizia biraketa mugimendu bihurtzen duena.