Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gurka

Rajput hinduen leinua. Musulmanen erasoen ondorioz, Indiako mendebaletik eta erdialdetik egotzi zituzten eta Nepalen aurkitu zuten aterpea, Katmanduko haranean. 1768an lurraldea beretu zuten. 1816an britainiarrek garaitu zituztenean, haiekin hitzarmen bat egin eta Britainia Handiaren zerbitzari leial izan ziren; britainiar armadari soldadu bikainak eman zizkieten Gurkek. Gaur egun, 650.000 inguru gurka, hizkuntza nepaliarrekoak, bizi dira Indiako ipar-ekialdean, Nepaldik hurbil. Indiako gobernuak autonomia eman zien 1988ko abuztuan.