guro
iz. Etnogr. Boli Kostako itsasertzean bizi den herri bateko kidea. Niger-Kongo-ko hizkuntzen saileko hizkuntza bat hitz egiten dute. Nekazariak dira; arroza, bananak eta laboreak (kokoa, kafea eta kotoia) lantzen dituzte. Taldeko kide zaharrenak dira buruzagiak; antzina ez zuten buruzagi ofiziala bereizten baina beti izaten zen familia bat nagusitzat hartzen zutena. Guroen erlijioan jainko asko gurtzen dira eta eskaintza asko egiten dizkiote Lurrari, beren herriari kalterik ekar ez diezaion.