Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gurs

Biarnoko herria, Nabarrenkoxetik hurbil. 1936. urtean, bertan antolatu zuen Frantziako gobernu ezkertiarrak Espainiatik, gerratik urrunduz,  zetozen iheslarientzako (euskaldunak gehienak) kontzentrazio esparru bat. Bost mila euskaldun bildu zituzten han agintari frantsesek, eta soldaduek zaintzen zituzten hesien barnean.