Gurrutxaga Ansola, Ildefonso
Gipuzkoar historiagile eta abokatua (Azpeitia, 1902 - Donostia, 1974). Deustuko unibertsitatean egin zituen zuzenbide ikasketak. Euskadiko fiskal nagusia (1937), Ciudad Real eta Alacanteko magistratua (1937) eta Tarragonako entzutegiko presidentea izan zen 1938-1939 bitarteko urteetan. Gerra Zibila amaitutakoan Argentinara jo zuen eta Euzko Deia agerkariko administrazio lanak bete zituen han. Boletín Americano de Estudios Vascos, Euzko Deia eta Tierra Vasca aldizkarietan eman zituen argitara bere lan aipagarrienak, Buenos Airesen denak. Harenak dira oraindik plazaratu ez diren Fontes Vasconiae eta Las guerras carlistas del siglo XIX y su significado en la historia vasca obrak.
- Gurméndez, Carlos
- guro
- gurpen
- gurpil
- gurpiltxo
- Gurrutxaga Ansola, Ildefonso
- Gurrutxaga, Joaquin
- Gurs
- Gürsel, Nedim
- gurtu, gur(tu), gurtzen
- gurtza