Gujarat
Indiako ipar-mendebaleko estatua. 195.984 km2. 33.960.905 biztanle (1981). Hiriburua: Gandinagar. Kotoi eskualde handia (Ahmadabad, Baroda). Arroza, artatxikia, tabakoa, kakahueteak. Igeltsu hobiak. Bombayko industria Gujarateraino zabaldu da. Merkataritza aspaldi garrantzitsua izan zen, eta burdinbideen eta portuen eraberritzeei esker berriro indartzen ari da. v Historia. Indusko zibilizazioekin harremanak izan zituen Gujaratek, IV. eta VIII. mendeen artean Maurya, Saka, Gupta eta Valabhi herriek hura menderatu aurretik. X. eta XIII. mendeen artean Txalukya herriak beretu zuen eta azkenik musulmanek hartu zuten (1298). Delhiko sultanerrikoa izan zen gero, eta ondoren Mongoliako inperioaren mendekoa. 1760an Britainiako babesgo bihurtu zen. Indiako Errepublikako estatu egin zen 1960an. Arkitektura aldetik ondasun oparoak ditu (hinduen tenpluak, musulmanen garaiko mezkitak).