Indiako hiria (Karnataka), Haidarabad-etik 200 km mendebalera. XIV. mendean sortu zuten sultan turkiarrek. 145.630 biztanle (1971). Mezkita mozarabe bat da bertan, India osoko bakarra, Kordobakoan oinarritua bide dena. Industria txikia (olio eta pintura fabrikak).