Guizot, François Pierre Guillaume
Frantses politikari eta historialaria (Nîmes, 1787 - Val-Richer, Calvados, 1874). Frantziako Unibertsitatean Historia modernoko katedra eskuratu ondoren (1812), Luis XVIII.aren lehen gobernuan Barne Arazoetako idazkari nagusi izan zen, eta Estatuko Kontseiluko bazkide (1816). Duc Decazes-en gobernua desegin zenean (1821), kargu politiko guztiak galdu zituen. 1830ean Diputatu Ganberan sartu eta Karlos X.a erori zenean, Luis Filiperen gobernuan Herri Hezkuntzako ministro izan zen; kargu hartan zela Frantziako irakaskuntzaren oinarriak finkatu zituen. 1840an Londresen enbaxadore izan zen. 1848ko Iraultzak baztertu zuen betiko politikatik. Belgikan eta Ingalaterran erbesteraturik egon ondoren, 1849an itzuli zen, baina politikan sartu gabe. Harenak dira: Histoire de la révolution d’Angleterre (1826-1827), Histoire de la civilisation en Europe (1828), Histoire de la civilisation en France (1829-1832) eta Mémoires pour servir à l’histoire de mon temps (1858-1867).
- Guirguillano
- Guirior Huarte, Manuel de
- Guiseko etxea
- Guitton, Jean
- Guizerix, Jean
- Guizot, François Pierre Guillaume
- Gujarat
- gujaratera
- Gujral, Inder Kumar
- Gujuli
- gula