Guizerix, Jean
Frantses dantzaria eta koreografoa (Paris, 1945). 1972. urtetik aurrera Parisko Operako izarra izan zen. Nabarmena izan zen bere lana bai errepertorio klasikoan bai gaur egungoan, eta bere garaiko dantzari eta koreografo nagusiekin lan egin zuen: George Balanchine, Jerome Robbins, Merce Cunningham, Paul Taylor. Gene Tetleyren Tristan obraren koreografia sortu zuen, besteak beste. Bere emazte Wilfride Piolleten bikote izan zen behin baino gehiagotan; hura ere Parisko operako dantzari izan zen 1969az geroztik. Zortzi koreografo gazteri Les Sept Dernières Paroles du Christ (1994, Kristoren azken zazpi hitzak) lana osatzeko eskatu zien.