Guillermaz, Jacques
Frantses sinologoa, armadako jenerala eta diplomatikoa (1911 - 1998). Karrerako militarra zen, eta Pekinera bidali zuten 1937an, japoniarrek Txina inbaditu baino lehenxeago. Nazien aurka borrokatu zen Bigarren Mundu Gerran, eta hura amaitzean Pekinera itzuli zen berriro. Gaur egungo Txinari buruzko ikerketa zentroa eratu zuen (Goi Mailako Ikasketen Eskola), eta Txinako alderdi komunistaren inguruko historialari nagusietakoa izan zen.