Frantses ballet dantzaria (Paris, 1965). Parisko Operako Ballet taldean sartu zen 1981ean; 1984an lehen dantzari izendatu zuten, eta hango izan bihurtu zen 1989an, Rudolf Nureyeven babespean. Londresko Royal Balleten ere aritu zen, baita modelo lanetan ere.