Guilsou, Paul
Euskal idazle eta itzultzailea. Bereak dira Gazte: seme galdua (1950), Koropillo azeri zaharra (1952) eta Gizona (1953) antzerki lanak, guztiak Gure Herrian aldizkarian argitaratuak. Moliére-ren Le médecin malgré lui (Pettan Mihiku, 1951) eta Manuel Sotaren obra bat (Bihotz apala) euskaratu ditu. Beste obra batzuk: Bi semeak, Bazko goizean, Idek atea, Sendagin kaskonia eta Nesken adi.