Guillevic, Eugène
Frantses poeta (Carnac, Morbihan, 1907 - Paris, 1997). Surrealismoaren kontrako sutsua izan zen. 1942an argitaratu zuen lehenengo poema bilduma, Terraqué (1942, Lurbira). Bere idazkera zehatza eta metafora ororen kontrakoa da, etsipenaren hurbilekoa zenbaitetan, Bretainiaren oroitzapenez beteta sarritan: Exécutoire (1947, Betearazlea), Gagner (1949, Irabazi), Carnac (1961). 1943. urtean alderdi komunistako kide egin zen eta orduz geroztik bere ideia politikoak nabarmen agertu ziren bere lanetan: Trente et un sonnets (1954, Hogeita hamaika soneto), L'Âge mûr (1955, Adin heldua). Garai horretan hutsegiteak egin izana salatu zioten poesia didaktikoan. Idazketa itxiagora itzulirik, japoniar haikuaren oso hurbilekoa askotan, hainbat bilduma argitaratu zituen: Sphère (1963, Esfera), Avec (1966), Euclidiennes (1967, Euklidearrak), Ville (1969, Hiria), Inclus (1973, Barne), Trouées (1982, Irekiguneak), Requis (1983, Beharrezko), Autrefois (1984, Behinola), etab.