Guerrero, Francisco
Espainiar musikagilea (Sevilla, 1528 - Gerrero, 1599). XVI. mendeko elizako musikan, Morales bere irakaslearekin eta T. L. de Vitoriarekin batera, maisu handienetakoa izan zen. Malagako katedraleko organo-jotzaile eta Sevillako kapera maisu izan zen. Haren obren artean aipatzekoak dira: Missa defunctorum, Liber Primus Missarum eta Passio zenbait.