Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guerrero

Mexikoko hegoaldeko estatua, Ozeano Barearen ondoan. 64.281 km2. 2.109.513 biztanle (1980). Hiriburua: Chilpancingo de los Bravos. Garaieraren arabera, tropikoko eta leku hezeetako gaiak ematen ditu. Beruna, zilarra, urrea, merkurioa. Gerreron dago Acapulcoko hondartza ezaguna.