Guericke, Otto von
Alemaniar fisikaria (Magdeburg, 1602 - Hanburgo, 1686). Magdeburg-ko alkate izan zen (1646-1681). Lehen bonba pneumatikoa asmatu zuen (1650 inguruan), eta Magdeburg-ko esfera-erdien bidez hutsari buruzko saioak egin zituen Ratisbonako dietaren aurrean (80 cm inguruko latoizko esfera-erdiak, hutsa egina zutenak, zortzi zaldik uztarrian loturik ezin izan zuten banatu). Airearen elastikotasuna eta pisua ikertu zituen; urezko barometro bat eta baroskopio bat egin zituen, eta barrunbe itxi batean errekuntza eteten dela egiaztatu zuen.