Guerra, Juan Carlos de
Gipuzkoar historialaria eta legegizona (Donostia, 1860 - Arrasate, 1941). Arrasaten bizi izan zen bizi guztian. Genealogia eta heraldika alorrak landu zituen batik bat. Euskal-Erria, RIEV eta Euskalerriaren Alde izeneko aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak. Harenak dira: Diccionario heráldico de la nobleza guipuzcoana (1883), Ensayo de un padrón histórico de Guipuzcoa según el orden de sus familias pobladoras (1928), Estudios de heráldica vasca (1910), Oñacinos y Gamboínos. Rol de banderizos vascos (1930). Euskal testu eta erromantze zaharren azalpenak ere egin zituen lan aberats batean: Los cantares antiguos del euskera (1924).