Guercino, Il
(Giovanni Francesco Barbieri benetako izenez). Italiar margolaria (Cento, Bolonia ondoan, 1591 - Bolonia, 1666). Boloniako eskolakoa zen, eta Carracci-ren ikasle izan zen. Hasierako lanetan oso era berezian erabili zuen argia. Erroman, Gregorio XV.ak deituta (1621), lan egin zuen. Han obra klasikoagoak egin zituen. Centora itzuli zen (1626) eta azkenik Bolonian hartu zuen bizitokia (1630).