Guerau de Liost
(Jaume Bofill i Mates benetako izenez). Kataluniar poeta (Olot, 1878 - Bartzelona, 1933). Eugenio D’Ors-en babesean sortu zen Noucentisme izeneko politika-kultura mugimenduan parte hartu zuen. Egituraketa simetrikoenganako zaletasuna, errealitatearen estilizazioa, eta hizkuntza poetikoaren zehaztasun erabatekoa ageri da bere lanetan. Harenak dira: La muntanya d’ametistes, 1908; Somnis, 1913; Ciutat d’ivori, 1918; Selvatana amor, 1920; Ofrena rural, 1926; Sàtires, 1929.