guakamaio
iz. Zool. Psitazidoen familiako txori edo hegaztia, handi samarra eta oso kolore bizikoa. Dituzten koloreen arabera eman zaizkie izenak. Lumak apaingarri gisa erabiltzen dira. v Guakamaio gorria (Ara macao). Isatsaren 60 cm-ak eta guzti metro bete luze izan daiteke. Kolorez, gorria da. Binaka edo taldeka ibiltzen da; Hego Ameriketako iparraldeko baso eta oihanetan bizi da batez ere. Fruituak, intxaurrak eta haziak jaten ditu. v Guakamaio hori-urdina (Ara araucana). Bizkarraldea eta hegoak urdinak, eta sabel-paparrak horiak dituena. Ameriketako hegoaldean, Argentinara bitarteko lurraldeetan bizi da. v Guakamaio berdea (Ara militaris). Gorputzeko ia luma guztiak berdeak ditu, buruan duen mototseko eta isatseko gorriak izan ezik. Erdialdeko Amerikan bizi da. v Guakamaio urdina (Anodorhynchus hyacinthinus). Erabat urdina da, begi ingurua izan ezik. Brasilen bizi da.