guanai
iz. Zool. Pelikanoaren ordena bereko eta falakrokorazidoen familiako hegaztia (Phalacrocorax zenaida). Txileko uharte inguruetan bizi da, eta uretako ubarroiaren antzekoa da; 70 cm luze da. Luma ilunak ditu gainaldean eta zuriak bularraldean eta sabelean. Hegazti honen gorotzak guanoa egiteko erabiltzen dira.