Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guaixe

Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1994ko abenduan kaleratu zen lehen aldiz. Urdiainen du egoitza (Nafarroa) eta Bierrik elkarteak argitaratzen du. Hilabetekaria da, 3.500 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. 36-40 orrialde izaten ditu eta Sakanako eskualdean banatzen da. Sakanako informazioa azaltzen da, batez ere, bertan.