guaiako
iz. Bot. Zigofilazeoen familiako zuhaitz edo zuhaixkak, guajacum generoak hartzen dituenak. Lau edo bost hosto txikiko lore urdin edo gorrixkak izaten dituzte. Ameriketan hazten dira. Guajacum officinalis zientzia izena duen zuhaitz zigofilazeoa da horietan ezagunena. 25-20 m luze egiten da. Enbor sendoa eta egur gogorrekoa izaten du, hostoak gogorrak, eta loreak berriz, urdinak. Erretxina ateratzeko lantzen da, batez ere. v Kim. Zuhaitz horretatik ateratzen den erretxina edo goma. Ez da uretan urtzen baina bai disolbatzaile organikoetan eta hidroxilo sodikoaren soluzioetan. Gaur egun janarien gantzetan eta oliotan izaten da.