guaiabo
iz. Bot. Mirtazeoen familiako zuhaixka, sagarrondoaren antzeko adajea duena (Psidium guayaba). 6 m inguru hazten da. Enbor adartsu okerra izaten du; hostoak, biribil-luzaranak eta mamidunak; loreak, usaintsuak, zuri handiak. Zuhaixka honen fruituak, guaiabak, sagar biribil baten antza du. Oso ona da jateko. Guaiaboa, berez, Ameriketako lurralde beroetan hazten da, baina tropiko arteko ia herrialde guztietan lantzen da, gaur egun, ematen duen fruituarengatik, batez ere.